3.5.1.1 PFEZaren eta Ondarearen gaineko Zergaren kanpaina

Kanpainaren jarduera aldi oso zehatzetan garatzen da:

  • Kanpainaurrea: Aldi honetan, kanpaina prestatzeko jarduera guztiak egiten dira, eta zergadunarengana iristen den ondoriorik zuzenena PFEZaren autolikidazio proposamenak dira; 2019an (2018ko zergaldia) 198.812 proposamen izan ziren, eta haien % 92 onartu ziren, guztira aurkeztutako aitorpenen % 57,9.

43. grafikoa. PFEZaren autolikidaziorako igorritako proposamenen bilakaera denboran

44. grafikoa. PFEZaren autolikidazio proposamen onartuen eta ezeztatuen bilakaera denboran
 

Kanpaina aurreko aldiko azpimarratu beharreko beste jarduera bat da NFOko langileek entitate laguntzaileei ematen dieten prestakuntza, batez ere aitorpenak Ogasuneko operadoreak balira bezala egiten dituzten finantza entitateetako langileei.

2019an, 16 entitate laguntzailetako 539 operadorek parte hartu zuten aitorpenak egiteko jardueran. Zehaztasun handiagoa ikus daiteke apartatu honetan: 5.4 Zergadunarentzako zerbitzuen entitate laguntzaileak.

  • Kanpaina: Aldi horretan, zergadunarentzako funtsezko laguntza eskaintzen da, PFEZaren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak aurkezteko.  Bulegoen logistika eta web aplikazioak alde batera utzita, aldi honetako jardueraren ezaugarria da zergadunak bere kontsulta eta izapideei erantzuteko eskatzen duen berehalakotasuna.
  • Jarduketa horien zenbakirik adierazgarrienak ondoko koadro hauetan jaso dira:

45. grafikoa. Aurkeztutako PFEZ aitorpenen kopuruaren bilakaera. Aurkezteko bideen arabera

46. taula. Bulegoetako aurretiazko hitzorduen kopurua PFEZ kanpainan. Hitzorduaren sarbide-modalitatearen arabera

47. taula. Interneteko bulego birtuala. Baliabiderik erabilienetarako sarbidea izan zuten pertsonen kopurua

48. grafikoa. Interneteko bulego birtuala. Aplikazioetarako sarbideen bilakaera denboran
 

  • Kanpainaondoa: Aldi horretan, zergadunen tributu betebeharrak betetzearen kontrola eta egiaztapena hasten da.

Kanpaina amaitzerako, guztira, 343.923 PFEZ aitorpen eta Ondarearen gaineko Zergaren 7.334 aitorpen zenbatu ziren, eta haien emaitzak, hurrenez hurren, 39.725,94 mila euro eta 38.421,38 mila euro izan ziren.

Bidezkoa da hemen adieraztea ez dagoela, zergaldi horretan,  aplikagarria den arau-aldaketarik, kanpainaren zenbakiak modu nabarmenean eraldatuko lituzkeenik.

49. taula. PFEZaren kanpaina zenbakietan. Saldoa. Aitorpen kopurua eta zenbateko positiboa eta negatiboa

50. grafikoa. PFEZaren aitorpen positibo eta negatiboen kopuruaren bilakaera denboran

51. grafikoa. Saldo ekonomikoaren bilakaera denboran. PFEZaren zenbateko positiboa eta negatiboa

52. taula. Ondarearen gaineko Zergaren kanpaina zenbakietan. Aitorpen kopurua eta saldo ekonomikoa