1.5 Aurrekontua eta plantilla

Aurrekontua

2019an, Nafarroako Foru Ogasunak bere jarduerarako 26.831,97 mila euro izan zituen baliagarri, 2018ko ekitaldian baino % 5,72 gehiago. Hazkunde hori islatzen da, alde batetik, 1. atalean (langile gastuak), % 7,67ko hazkundearekin, 2018ko azaroan eta abenduan lanean hasi zirelako, funtzionario berriak hautatzeko prozesua egin ondoren, Ogasuneko 10 teknikari (A maila) eta Ogasuneko 8 kudeatzaile eta ikertzaile-laguntzaile (B maila), eta beste alde batetik, % 55,79ko hazkundea izan zen 3. atalean (finantzazio gastuak), hiru espediente handi izan baitziren “zerga-itzulketako atzerapenen interesak” diru-atalean, eta espediente gehiago izapidetu baitziren “diru-sarrera okerrak itzultzeko atzerapenen interesak” atalean. Murrizketa txikiak izan dira 2. kapituluko gastuetan (Gastu arruntak ondasun eta zerbitzuetan) (-% 4,39) eta 6. kapituluan (Inbertsio errealak) (-% 1,72).

 

Ondorengo eranskinean ageri den koadroan islatzen da betebehar onartuen banaketa kapituluen arabera.

3. taula. Gastuaren banaketa, kapituluen arabera

 

Plantilla

Bere misioa betetzeko, Nafarroako Foru Ogasunaren plantilla, 2019ko abenduaren 31n, 318 lagunek osatzen zuten. Langile kopurua aurreko urteko bera da, gutxi gorabehera.

Genero ikuspegitik, 2019ko plantillan 218 emakumezko daude (plantilla osoaren % 68,55) eta 100 gizonezko (plantilla osoaren % 31,45). Batez besteko adina 47,46 urtekoa da (47,61 urte emakumezkoentzat eta 47,13 gizonezkoentzat).

Horrez gain, plantilla hori indartu zen errenta aitorpenaren kanpainarako, baina abenduaren 31n emandako datuetan ez da datu hori islatu.

2019an, aparteko langile-talde hori 19 lagunek osatu zuten, zortzi hilabeterako kontratatuak, era honetan: 3 lagun aldizkako lan-kontratuekin eta 16 lagun aldizkako lan-kontratu mugagabeekin, 12 emakumezko (taldearen % 63,16) eta 7 gizonezko (% 36,84); haien batez besteko adina 51,74 urtekoa da (51,5 urte emakumezkoentzat eta 52,14 gizonezkoentzat); gainera, 12 kontratu labur izan ziren, 3 hilabetekoak.

Eranskineko ondorengo koadroetan islatzen dira Nafarroako Foru Ogasuneko plantillari dagozkion zenbakiak:

4. taula. NFOko langileak generoaren arabera. Kopurua eta portzentajea.

5. grafikoa. NFOko langileen batez besteko adina generoaren arabera.

6. grafikoa. NFOko langileen banaketa zerbitzuen arabera.

7. taula. NFOko langileen banaketa taldearen eta mailaren arabera

8. grafikoa. NFOko langileen egoera. Aldi batekotasuna