3.2.1.1 Arreta administratiboa Iruñeko bulegoan

Zergadunari Laguntzeko Ataleko langileek 2019an egindako arreta-kopurua 121.395ekoa izan da, eta oso gutxi izan dira Nafarroako Foru Ogasuneko beste unitate batzuetara bideratutako kontsultak.

Urte honetan eskatutako arreta-kopurua aurreko urtekoa baino txikiagoa izan da, % 5,35 murriztu baita.

Izapidetutako gaietatik, ondoko hauek dira azpimarragarriak:

  • Ziurtagiriak ematea/ ez betetzeak / errekerimenduak...................................................................% 29,68
  • Oinordetzari, Ondare Eskualdaketaren gaineko Zergari eta Egintza Juridiko Dokumentatuei buruzko informazioa eta autolikidazioak jasotzea.......................................................................................% 26,19
  • Bilketaren inguruko kudeaketak (geroratzea, premiamendu-probidentziak, etab) .......................% 11,86
  • Sinadura digitala eta Cl@ve ematea.............................................................................................% 8,12
  • Altak, bajak, Datu baseen aldaketak.............................................................................................% 5,52
  • PFEZ Kontsulta orokorrak (proposamenak, PINak, itzulketak, etab.)...........................................% 5,63
  • Beste hainbat kontzeptu................................................................................................................% 13,00

20. grafikoa. Arreta administratiboaren moten grafikoa

 

Arreta hauek 64.260 lagunek eskatu dituzte guztira, aurreko urtean arreta eskatu zuten zergadunen kopuru bera ia (64.880).

Hortik ondorioztatu daiteke, arreta-eskaerak gutxiago izan badira ere, Zerbitzuak arreta eman diela pertsona-kopuru ia berdinari.

Egunero batez beste arreta eman zaie 261 pertsonari, eta kopuru hori handitu egiten da apirilean eta maiatzean, 300 baino gehiago izaten baitira, Errentaren Kanpaina aurrera doalarik.

Kopuru horretan ez daude kontabilizatuta tiket zenbakiduna gailutik atera ez duten eta arreta “arreta lasterreko mostradorean” jaso duten zergadunak (mostradore hori gaituta dago informazio orokorra emateko eta inprimakien salmenta, instantzia jasotzea eta berehalako egiaztapenik behar ez duten autolikidazioen zigilatzea egiteko); egindako neurketen arabera, arreta hor jaso duten zergadunak, guztira, 72.429 izan dira, hau da, egunero, batez beste, 294. Kopuru hori aurreko urtekoa baino % 16,24 handiagoa da.

Arreta administratibo orokorrean, tiket zenbakiduna hartuta, arreta hartu zuen jende gehieneko egunak martxoaren 25eko eta uztailaren 5eko asteak izan ziren, Errentaren Kanpainaren iraupenarekin bat eginez, egun horietan, batez beste, 327 pertsonak jaso baitzuten arreta.

Jende gehiago biltzen da, halaber, BEZa, atxikipenak eta ordainketa zatikatuak hiruhilekoaren bukaeran modu boluntarioan aurkezteko egunetan.

Abuztuaren 12tik 16ra bitarteko astean, berriz, 203 lagunekin, arreta gutxien emandako egunak izan ziren, alde batera utzita sanferminetako astea, orduan 121 lagun etorri baitziren eguneko.

21. grafikoa. Aurrez aurreko arreta administratiboa. Arreta jaso duten pertsonen bilakaera denboran

 

Esperoan eta arretan emandako denborak

Zergadunen % 76,45ek 15 minutu baino gutxiago eman behar izan dituzte arretaren zain.

Esperoan egoteko batez besteko denbora, urte osoan, 9 minutu eta 34 segundokoa izan zen, aurreko urtean baino gutxiago, orduan batez bestekoa 12 minutu eta 44 segundokoa izan baitzen.

Zain egoteko denborak luzatu ziren, batez ere, 11:30etatik 13:00etara bitarteko tartean.

Zergadun bakoitzari arreta emateko denbora ez zen 15 minututik gorakoa izan kasuen % 80,65ean, batez bestekoa 9 minutu eta 29 segundokoa izan zela, aurreko urteetako berdina ia.