3.4.1 Tributu kontroleko jarduketen emaitzak

3.4 Tributu kontrola atalean azaldutako irizpideekin bat eginez, atera diren datuak 2019 eta 2018ko ekitaldiei dagozkie eta, beraz, bi urteen arteko konparazioa balio homogeneoetan egiteko aukera eskaintzen dute.

Kontrol jarduketen zuzeneko emaitzetan biltzen dira Ikuskapenaren akten emaitzak, Kudeaketaren likidazioak, Diru-bilketaren premiamendu-errekarguak eta geroratzeen interesak eta Administrazioak errekerimendua egin ondoren aurkeztutako aitorpenak. Emaitza horien zenbatekoa, 2019an, 120.246,90 mila eurokoa izan zen, hau da, 2018ko jarduketen zuzeneko emaitzen aldean, 195,80 mila euro gutxiago, eta portzentajean, - % 0,16ko jaitsiera.

Kontrol jarduketen emaitza induzituak, berriz, epez kanpo aurkeztutako aitorpenei dagozkie; Nafarroako Foru Ogasunaren jarduketen ondorioz egin dira, baina ez errekerimendu batean formalizatuak, eratortzen ahal direlako zergadun berari dagozkion beste ekitaldi batzuetan, edo antzeko ezaugarriak dituzten beste zergadun batzuetan, egindako egiaztapenetatik. Emaitza horien zenbatekoa, 2019an, 30.816,85 mila eurokoa izan zen, hau da, 2018ko jarduketen zuzeneko emaitzen aldean, 276,40 mila euro gutxiago, eta portzentajean, - % 0,89ko jaitsiera.

2019an, zuzeneko emaitzen eta emaitza induzituen batuketak 151.063,76 mila euro eman zituen, beraz, guztira 472,20 mila euro gutxiago, eta portzentajean - % 0,31ko jaitsiera, 2018ko jarduketen baturarekin alderatuta.

Ikuskapenaren edo kudeaketaren bestelako jarduketen emaitzetan jasotzen diren jarduketak ere dirua biltzeko egindakoak dira, baina bereziak eta aldian behin egiten direnak izanik, ez dira jasotzen tributu kontroleko zuzeneko emaitzetan, ez emaitza induzituetan ere; haien jarduketa eremua da Hitzarmen Ekonomikoaren irizpideen eta konexio puntuen aplikazio egokia Nafarroako tributuen ordainarazpenerako, eta 2019an 23.486,83 mila euro eman zituzten, hau da, 2018koen aldean, 3.667,31 mila euroko murrizketa absolutua, eta - % 13,51eko jaitsiera portzentajean.

Tributu kontroleko jarduera guztien emaitza (zuzeneko emaitzak, induzituak eta bestelako jarduketak) 2019an 174.550,59 mila eurokoa izan da eta beraz, 2018koen aldean, -4.139,51 mila euroko murrizketa absolutua, eta portzentajean - % 2,32ko jaitsiera.

Emaitza horiei dagozkien datuak ondoren azaltzen diren koadro hauetan jaso dira.

32. taula. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa

33. taula. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak arloen arabera. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa