3.4.2 Tributu kontrolerako Ikuskapenak egindako jarduketak

Nafarroako Foru Ogasunaren Ikuskapen Zerbitzuko langile guztien jarduketa guztiak tributu kontroleko jardueraren eremu orokor eta integratuaren baitan egiten dira. Zerbitzuan 42 langile aritu ziren 2019an: 25 teknikari, 9 kudeatzaile, 4 zerga agente eta 4 administrari; Nafarroako Foru Ogasuneko langile guztien % 13,21 dira.

Memoria honen 3.4.1 apartatuan, “Tributu kontroleko jarduketen emaitzak”, datuen kuantifikazio eta aurkezpenari buruz egindako gogoeta kontuan hartuta, Ikuskapen arloari dagokionez, tributu kontroleko jardueraren emaitzetan jasotako jarduketen xehetasuna honako hau da:

Tributu kontroleko jardueraren zuzeneko emaitzak  Ikuskapenaren arloan:

  • Aktak: Adostasunean nahiz ezadostasunean sinatutako Aktei dagozkien kuota izapidetuak eta interesak.
  • Zehapen espedienteak: Adostasunean nahiz ezadostasunean sinatutako zehapenak.
  • Erantzukizun zibila delituagatik: Aurkeztutako kereila eta salaketen ondoriozko kuota izapidetuak eta interesak.
  • Zerga kredituen ezabapena: Zerga kredituak gutxitzearen eragina kuotan, esaterako oinarri negatiboak edo kenkariak, eragina ondorengo ekitaldietan dutenak.

Tributu kontroleko jardueraren emaitza induzituak Ikuskapenaren arloan:

  • Ikuskapen jarduketek emandako emaitza induzituak: Ikuskapen Zerbitzuak egindako jarduketen ondorioz zergapekoek beren borondatez aitortutako zenbatekoak (kuotak, interesak eta errekarguak).

2019an, zuzeneko emaitzen eta emaitza induzituen baturak 38.535,92 mila euro eman zituen, alegia, portzentajean - % 28,6ko jaitsiera izan da, 2018ko jarduketen baturarekin alderatuta.

Beste hainbat jarduketa. Egoitza fiskala eta Zifra Erlatiboa:

  • Egoitza aldaketa: egoitza aldaketako espedienteak, ekitaldi honetan behin betiko amaituak, beste Tributu Administrazioaren eskabidea partez edo osorik ezetsita, edo NFOk igorritako eskabidea baietsita.
  • Akta bakarrak: beste Tributu Administrazio batetik jaso eta konpentsatu beharreko hasierako proposamenaren behin betiko aldaketa, entitateei irekitako Akta bakarrak egiaztatu ondoren, zifra erlatiboan. Barne hartzen du, era berean, beste Tributu Administrazio batek irekitako Akta bakarretatik Nafarroari dagokion zifra erlatiboa.
  • Zifra erlatiboa egiaztatzeko eskabideak: zifra erlatiboa egiaztatzeko espedienteak, behin betiko amaituak beste Tributu Administrazioaren eskabidea partez edo osorik ezetsita, edo NFOk igorritako egiaztapen-eskabidea baietsita.
  • Zifra erlatiboaren beste hainbat zuzenketa: Zifra erlatiboaren gainean egindako zuzenketak, egiaztapen formala egiteko eskabiderik tartean izan gabe.

Ikuskapenaren arloan, 2019an, Tributu kontrolerako jarduera guztien emaitza (zuzeneko emaitzak, induzituak eta beste jarduerak) 62.022,75 mila eurokoa izan zen, alegia, 2018ko jardueraren aldean 19.124,84 mila euro gutxiago, - % 23,6ko jaitsiera portzentajean.

Emaitza horren zenbateko zehaztuak jasotzen dira, jarduera nagusien kasuan, ondoren azaltzen diren koadroetan.

34. taula. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak, guztira, ikuskapenaren arloan. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa

35. taula. Tributu kontroleko jardueraren zuzeneko emaitzak ikuskapenaren arloan. Zerga eta izapidetze akten zenbatekoa

36. taula. Tributu kontroleko jardueraren zuzeneko emaitzak ikuskapenaren arloan. Zerga eta izapidetzeek eragindako zehapen espedienteen zenbatekoa

37. taula. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak, guztira, ikuskapenaren arloan. Beste jarduerak: egoitza fiskala eta zifra erlatiboa. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa

 

Beste alde batetik, egokia da hemen azaltzea 2019an Ikuskapen Zerbitzuko langileek egindako beste hainbat jarduera, Tributu kontroleko jardueraren emaitzetan jasotzen ez badira ere.

Nortasun Fiskaleko Zenbakien esleipenaren kontrola

269 Jarduketa

Diru-bilketari laguntzeko jarduketak

148 Jarduketa

Finantza-entitateei igorritako errekerimenduak

324 Jarduketa

Hirugarren zergapekoei igorritako errekerimenduak

98 Jarduketa

Auditoria informatikoko jarduketak

26 Jarduketa

Laguntza judizialeko peritu-txostenak

4 Jarduketa

Gainera, Ikuskapen Zerbitzuko teknikari bat Osasuna Kirol Taldearen Kontrolerako Batzordeko kidea da, Foru Komunitatearen Administrazioaren ordezkari gisa, klubaren kaudimena egiaztatzeko eta, orobat, Klubak Nafarroako Foru Komunitatearekin duen zorraren berregituraketa onartzen duen abenduaren 2ko 26/2014 Foru Legean araututako betebeharrak betetzen direla zaintzeko.

Azkenik, ondoren azaltzen diren koadroetan,  aurkeztutako salaketen analisi bat jaso da.

38. grafikoa. Aurkeztutako salaketak aurkezteko kanalaren arabera eta izapidetze egoeraren arabera.

39. grafikoa. Izapidetutako salaketak izapidetze motaren arabera.