3.3.1.2 Sarbideak

Nafarroako Gobernuaren web-estatistiken arabera, Nafarroako Foru Ogasunaren web atariaren ataletara egindako bisitak, guztira, 3.442.316 izan ziren, eta aurreko urtean, berriz, 3.370.788 bisita izan ziren.

Zenbaki horri gehitu behar zaizkio PFEZaren kanpainarako berariaz sortutako orrira egindako 435.415 bisitak; aurreko urtean, berriz, 447.912 izan ziren.

Bisita kopurua, guztira, 2019an, 3.877.731koa da. Garrantzitsua da azpimarratzea zenbaki horrek ez duela islatzen eskura dauden izapideak egiteko beharrezkoak diren fitxa guztiak jasotzen dituen izapide-katalogora egindako sarrera guztiak.

 Sarrera gehien erregistratzen dituen eguna asteartea da, azken urteetan osteguna zelarik; larunbata eta ondoren igandea dira sarrera gutxien erregistratzen dituzten egunak.

Aurreko urteetan bezala, sarrera gehien izandako hilabetea, alde handiz, apirila izan zen, eta ondoren maiatza eta urtarrila, eta abuztua eta iraila, berriz, sarrera gutxien dituzten hilabeteak dira.

Aitorpenen aurkezpen telematikoak eta ziurtagiri-eskuratzeak alde batera utzita, horiek aurrerago zehaztuko baitira, eta orobat Errentaren Kanpainako apartatu espezifikoak, horien xehetasunik ez baita ageri kontsultatutako iturrietan, ondorengo koadro honetan xehatzen dira bisita gehien jaso dituzten direktorioak:

28. taula. Web atariko direktorio bisitatuenak. Sarrera kopurua

Emandako ziurtagirien kopuruari dagokionez, 819.415 eman dira internet bidez, 251 “besteak” kategorian, eta 101.075 intranet bidez.

Ondoren azaltzen den koadroan ageri dira, eskura dauden ereduen arabera bereizita, Nafarroako Ogasunaren ataritik emandako ziurtagirien kopuruak (barne dira erakundearen bulegoetan intranet bidez emandakoak).

29. taula. Emandako ziurtagiri motak