3.2.4 Dokumentu erregistratzea

Erregistro tradizionalaren bidez urtean barna 22.194 dokumentu jaso dira guztira, 2018an baino gutxiago, orduan 24.027 izan baitziren.

Nafarroako Foru Ogasunaren erregistro telematikoaren bidez 26.678 dokumentu jaso ziren guztira, horrenbestez aski konpentsatuta geratzen dela paperezko erregistro tradizionalean izandako jaitsiera.

Erregistratzeko bi kanalak kontatuta, tradizionala eta elektronikoa, Ogasuna eta Finantza Politika Departamentura azken urtean sartutako dokumentu kontabilizatu guztien kopurua 48.872koa da, hau da, aurreko urtean baino % 1,2 gutxiago, orduan 49.470 izan baitziren.