3.4.3 Tributu kontrolerako Kudeaketa arloak egindako jarduketak

Tributu kontrolerako Kudeaketaren arloan egindako jarduketen emaitzetan jaso da Nafarroako Foru Ogasunaren Zerbitzu hauen jardueraren parte bat: Tributu Kudeaketaren Zerbitzua, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua eta PFEZren eta Ondarearen gaineko Zergen Kudeaketa Zerbitzua.

Zuzeneko emaitzetan jasotzen dira zerga desberdinen, eta orobat, Administrazioaren errekerimenduen ondorioz egindako aitorpenen likidazioen kuotak, interesak, errekarguak eta zehapenak. 2019an horien zenbatekoa 48.613,42 mila eurokoa izan zen, hau da, 2018ko emaitzen aldean, -17.156,87 mila euroko jaitsiera absolutua, eta - % 26,09ko jaitsiera erlatiboa.

Emaitza induzituetan jasotzen direnak, berriz, Nafarroako Foru Ogasunaren jarduketen ondorioz, errekerimenduetan formalizatu gabe, epetik kanpo aurkezten diren zerga aitorpenen kuotak eta interesak dira. 2019an 28.771,83 mila eurora iritsi dira, alegia, 5.581,61 mila euroko hazkunde absolutua, 2018ko emaitza induzituen aldean, eta % 24,07ko hazkunde erlatiboa.

Jarduketa horien emaitza osoa, 2019an, 77.385,24 mila eurokoa izan zen eta, beraz, -11.575,3 mila euro gutxiago jaso ziren, 2018ko tributu kontrolerako kudeaketaren ondoriozko jarduketen emaitzen aldean. Hau da, - % 13,01eko aldaketa erlatiboa.

Zuzeneko emaitzei dagokienez, datu-basearen konputua egiteko metodologia aldatu egin dela esan behar da. Horrenbestez, metodologia berria 2018ko emaitzei aplikatuta, 2019ko ekitaldian, 4.939,04 mila euroko hazkunde absolutua ikusi beharko litzateke egindako behin behineko likidazioetan, zehapenak eta errekarguak kanpo utzita, horrek adierazten duela % 21,03ko aldaketa erlatibo positiboa.

Emaitza horien zehaztasuna ondoko koadro honetan jaso da:

40. taula. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak, guztira, kudeaketaren arloan. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa