2.1 Tributu bilketa. Osagaiak

2019an, Nafarroako Foru Ogasunaren tributu bilketa, I eta III bitarteko kapituluetan, balio likidoetan, 3.941.132,00 mila eurokoa izan da, guztira.

2019ko tributu bilketa osagaien arabera aztertuta:

Bilketa integratua 5.508.404,99 mila eurokoa izan da, hau da, 2018koa baino % 7,9 handiagoa.

Itzulketak 1.567.272,99 mila eurokoak izan dira, hau da, aurreko urtekoa baino -% 3,5 txikiagoa.

Bilketa likidoa, hau da, bilketa integratua ken itzulketak, 3.941.132,00 mila eurokoa izan da, eta horrenbestez, urte arteko tasa % 13,2 handitu da.

Ondorengo koadroan zehazten dira zenbateko horiek 2019rako eta haien urte arteko konparatiboa.

10. taula. Tributu bilketa. Osagaiak

Osagaiek azken urteetan izan duten eboluzioari dagokionez, ondorengo grafikoan ikus dezakegu 2019ko bilketa integratua 2017an ezarritako bide beretik doala, orduan berreskuratu baitzen, eta are gainditu ere, 2007an lortutakoa, hau da, krisi ekonomikoaren aurreko goreneko maila.  Bilketa likidoak % 13,2ko hazkunde handia izan zuen aurreko urtekoaren aldean, orduan jaitsiera izan baitzuen, batez ere, itzulketetan izandako hazkunde handiagatik.

11. grafikoa.  Tributu bilketaren bilakaera denboran