2.4.6 Zerga Berezien ondoriozko diru-sarreren bilakaera

Zerga Bereziak, guztira, 536,419,11 mila eurora iritsi dira: Zerga Berezien zuzeneko kudeaketaren bilketak 455.918,52 mila euro jaso ditu, eta Estatuarekiko zerga doikuntzen saldo garbia 80.500,59 mila eurokoa da.

2018koaren aldean, bilketa likido osoak % 8,8ko hazkundea izan du.

  • Zerga Berezi guztien zuzeneko kudeaketaren ondoriozko sarreretan hazkundeak izan dira, neurri handiagoan edo txikiagoan, aurreko ekitaldiko bilketaren aldean.
  • Aurreko urteko bilketa likidoarekiko alderik handiena Zerga Berezien zerga doikuntzetan islatuta ikusten da, % 53,7 handitu baitira, 2018an 52.378,0 mila euro izatetik, 2019an 80.500,6 mila euro izatera. Hazkunde horren eragile nagusia Hidrokarburoen gaineko Zergaren Doikuntza da, % 48,7ko hazkundea izan baitu, 2018an 69.378,70 mila euro izatetik, 2019an 103.178,83 mila euro izatera. Eta beste alde batetik, Tabakoaren Laboreen Zergaren Doikuntzak % 39,2ko murrizketa izan du, 2018an 12.532,27 mila euro biltzetik, 2019an 7.617,94 mila euro biltzera.