3.4.4 Tributu kontroleko jarduketak Derrigorrezko Diru-bilketaren fasean

Diru-bilketaren arloan tributu kontrolerako egindako jarduketen emaitzak Nafarroako Foru Ogasunaren Diru-bilketa Zerbitzuaren derrigorrezko fasean egindako jardueraren parte bati dagozkio.

Logikoa denez, derrigorrezko bilketaren tributu kontroleko jarduketen emaitzak, zuzen-zuzen, borondatez aitortutako eta ez ordaindutako kuoten eta ikuskapen eta kudeaketa jarduketen ondorioz likidatutako kuoten araberakoak dira.

Beraz, diru-bilketaren jarduera, kuoten edo ikuskapen eta kudeaketa jarduketen emaitzen kobrantza helburu, zabala bada ere, tributu kontrolaren emaitzetan jaso daitekeen bakarra, zuzenbidez, igorritako errekarguen eta geroratze interesen zenbatekoa da.

Tributu kontrolerako derrigorrezko diru-bilketaren fasean egindako jarduketa horien emaitza, 2019an, 19.013,0 mila eurokoa da.

Emaitza horien zehaztasuna ondoko koadro honetan jaso da:

41. taula. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak, guztira, diru-bilketaren arloan. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa

Diru-bilketaren derrigorrezko fasean egindako beste hainbat jarduketari dagokienez, bidezkoa da adieraztea premiamendu prozeduraren jarduketak hazkunde bidean direla.

Ahaleginari eutsi zaio erantzukizuna desbideratzeko espedienteen kudeaketan, ardatza izan dela lehendik izapidetutako desbideratze-espedienteei dagokien kobrantzaren kudeaketa. Era berean, tresna informatikoak hobetzeko ahalegina ere mantendu da, diru-bilketaren kudeaketaren automatizazio handiagoa ekarriko baitute, eta gaiaren inguruko prestakuntzan ere bai, beti ere aldatzeko bidean baita, justizia auzitegietatik isuritako jurisprudentziatik abiatuta.

2019an, normalizatu egin dira hainbat zordunen egoitzan bertan egindako jarduketak, abenduaren 28ko 23/2015 Foru Legeak diru-bilketaren organoei aitortzen dizkien eskumenak egikarituta. Horretarako, behar den baimen administratibo edo judiziala eskatu da, eta enbargo-jarduketen ondorioz lortutako zenbatekoak apalak badira ere, garrantzi erlatiboa dute espediente zehatzen hainbat kasutan, ordaindu gabe denbora luzea zeramaten zordunak zirelako.  Jarduketa horiek Diru-bilketa Zerbitzuko bi lagunek egin dituzte, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 123 artikuluan aitortutako eskumenak egikarituz eta irailaren 14ko 118/2018 Foru Agindua betez; Foru Agindu horretan ematen dira, hain zuzen ere, zordunen egoitzetan egindako enbargo-jarduketak ordaintzen dituen produktibitate-osagarria Diru-bilketa Zerbitzuko langile funtzionarioei aplikatzeko arau erregulatzaileak.

Izapidetutako enkanteen kopurua handitu egin da 2019an, espediente horietaz arduratzen den unitatea indartu izanaren ondorioz, eta horien emaitzak ere areagotu egin dira. Ekitaldi honetan hasi da aztertzen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren aldaketa, izapide horren erregulazioa egokitu eta eraginkortasun handiagoa lortzeko, eta prozesu horietan parte hartzeko tresna telematikoak erabiltzea.

Jarduketa horien datuak ondoko koadro honetan jaso dira:

42. taula. Derrigorrezko diru-bilketaren beste jarduketak. Erantzukizun-desbideratzeak. Enkanteak. Enbargo-eginbideak