3.6.3 Nafarroako Zerga Heziketaren Planarekin lotutako jarduketak

Webgune bat sortu da, Ikasgela Fiskala Nafarroa, bertan jasoz hainbat didaktika-unitate, gaztelaniazko eta euskarazko edukiekin, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.eko ikasleentzat, DBHko 1., 2., 3., eta 4.eko ikasleentzat, eta batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak aurkeztu zuen webgunea, 2019ko ekainaren 4an.

Hezkuntza Departamentuak, berriz, ikastetxeekin kontaktatzeko konpromisoa hartu du, proiektua ezagutarazteko.

Azkenik, EAEko Foru Aldundien eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren zergen gaineko heziketarako estrategien azterketa orokorra egin da, eta gaiari buruzko interesa erakutsi duen ikastetxe batekin kontaktatu da.