1.6 Egoitza. Bulegoak

Nafarroako Foru Ogasuneko zerbitzu gehienak Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4.eko eraikinean biltzen dira eta, beraz, erakunde autonomoaren egoitza nagusia hori dela esan daiteke. Egoitza nagusi horrez gain, Iruñean daude, baita ere, Zergadunari Laguntza eta Argibideak emateko Zerbitzuaren zatirik handiena eta PFEZ eta Ondarearen gaineko Zergaren zati bat hartzen dituzten bulegoak. Eta azkenik, zerga-administrazioaren zerbitzuak zergadun guztien eskura jartzeko xedea betetzeko, hainbat bulego hedatu dira Foru Komunitate osoan barna. Kokapena 2019an era honetan banatzen zen:

Egoitza nagusia:

Karlos III.a, 4 Iruña

Lurralde bulegoak:

IRUÑA

Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren bulegoak

Ezkirotz kalea,16 Iruña.

PFEZ eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren bulegoak

Ezkirotz kalea, 20 bis. Iruña.

TUTERA

Antso VII.a Azkarra plaza, 8. Tutera

LIZARRA

Koroatzea Plaza, 2. Lizarra

TAFALLA

Aita Calatayud pasealekua, 1 Tafalla

Doneztebe
            Merkatarien karrika, 6 Doneztebe

Aipatu behar da Tafallako lurralde bulegoaren egoitza, 2019ko uztailera arte, hiri horretako Teófano Cortes Plazan zegoela, 7.ean. Baina eskualde hori kaltetu zuen uholde larriaren ondorioz, bulego hura itxi behar izan zen, eta orain duen lekura aldatu zen.

Eranskineko ondorengo koadro honetan islatzen da Nafarroako Foru Ogasuneko langileen banaketa, bulegoen arabera.

Nafarroako Foru Ogasuneko langileei dagozkien gainerako datuen kasuan bezala, oraingo hauek ere urte bakoitzeko abenduaren 31n jasotakoak dira.

9. taula. NFOko langileen banaketa, bulegoen arabera

 

Aldi baterako bulegoak kanpaina garaian:

Lurraldeko bulegoak indartu egiten dira errentaren kanpainan, langile gehiagorekin eta kanpainarako bulegoak ezarriz Barañainen eta Burlatan, eta 2019an Doneztebeko bulegoarekin, ahaztu gabe Entitate Laguntzaileen bulegoetan egiten diren errenta aitorpenak.

 

Tributu administrazio elektronikoa.

Azpimarragarria da administrazio elektronikoaren garrantzia, bide horrek dagoeneko zergadunei aukera zabaltzen dielako, neurri handi batean, Nafarroako Foru Ogasunaren administrazio bulegoetara fisikoki joan gabe, beren izapideak egin edo zerga-betebeharrak bete ditzaten, Administrazioarekin modu telematikoan harremana egiteko aukera dutelako, zuzen eta berehala.

Izan ere, informazio eta komunikazio teknologien garapen etengabeak aukera eman du atzera ezinezko moduan aurrera egiteko administrazio publiko elektronikoa esaten zaionaren eraikuntzan eta ezarpenean, eta Foru Ogasunak azken urteetan nabarmen aurrea hartuta dago bide horretan, Foru Komunitateko Administrazioaren barnean. Ildo horretatik, Tributu-administrazio honek apustu irmoa egin du tributu-prozedurak errazteko eta arrazionalizatzeko, baliabide informatikoen erabilera egokia bultzatuz.

Kanal telematikoa Administrazio elektronikoarekiko harremanetarako gehien erabili den bide gisa finkatzeko asmoak, 2019an, Nafarroako Foru Ogasunaren baliabideen zati handi bat horretarako ematea eskatu du, bai bide horretatik eskaintzen diren zerbitzuak hobetzeko eta zabaltzeko, eta interneteko atariaren informazio alderdia sustatzeko ere bai portal de Internet.

Memoria honen 3.3 atalean jaso da eskaintzen diren informazio zerbitzuen xehetasuna, eta orobat bulego birtualaren baliabide elektronikoen bidez ematen diren zerbitzuen xehetasuna.