2.4.1 Bilketa likidoaren zenbakiak

2019an kutxako balioetan 3.941.132,00 mila euro jaso ziren, hau da, 2018an jasotakoa baino % 13,2 gehiago. Hazkunde hori eragin du, hain zuzen ere, 2019an erritmo desberdinak aplikatu izanak, diru-sarreren eta itzulketen kasuetan.

  • Diru-sarrerei dagokienez, zerga-egutegiaren aldaketa izan zen, 2018an Informazioa Berehala Emateko (IBE) zerbitzua jarri baitzen, eta horren ondorioz 11 hileko kuota jaso ziren; 2019an, berriz, 12 hileko kuota jaso ziren, IBE zerbitzua ezarri aurretik ohikoa zen moduan.
  • Itzulketei dagokienez, berriz, NFOk bere konpromisoari eutsi eta, BEZaren itzulketak aurreratu zizkien enpresa txiki, ertain eta handiei, eta horren ondorioz 13 hileko kuota itzuli dira, aurreko urtean bezala.
  • Itzulketei buruz esan behar da, gainera, 2018ko Sozietateen gaineko Zergaren Kanpainaren itzulketa azaro-abenduetan egin dela.
  • Azkenik, argitu behar da ezen, 2018ko abendurako ohiko diru-atal batean Estatuarekin hitzartuta zeuden diru-sarrerak (akta bakarreko eta egoitza aldatzeko espedienteengatik) ez zirela iritsi 2019ko hasierako egunetara arte, eta beraz, kontu-balantzetik kanpo geratu zirela; beraz, zuzeneko konparazioan, bilketa likidoa aurreko urtekoa baino handiagoa izan da.

Balio homogeneoetan, hau da, 2019an izan diren ez-ohiko egoera horien eragina zuzenduta, bilketa likidoa 2018koa baino % 10,6 handiagoa izan da.

Bilketa likido guztiaren % 71,2 – 2.807.277,00 mila euro – zuzeneko kudeaketako zergetatik sortu da, eta gainerako % 28,8a – 1.133.855,00 mila euro – Estatuarekiko Hitzarmenean aurreikusten diren zeharkako zergapetzeen doikuntzetatik. 2018an portzentaje horiek, hurrenez hurren, % 70,6koa eta % 29,4koa izan ziren.

Bilketa likidoaren hazkundea 458.178,41 mila eurokoa izatea azaltzen da, neurri batean, zuzeneko bilketa 346.618,96 mila euro handiagoa izan zelako, eta zerga doikuntzen ondoriozko bilketa 111.559,45 mila euro handiagoa. Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordeak 2017an sinatutako akordioak hazkundea ekarri zuen zerga doikuntzak zehazteko aplikatu beharreko adierazleetan, eta horrenbestez hazi egin zen Nafarroaren aldeko saldoa.

Bilketa likidoari dagozkion datuak ondoren azaltzen diren koadro hauetan jaso dira.

14. taula. Tributu bilketa likidoa. Tributu figuren araberako laburpena

15. taula. Tributu bilketa likidoa. Tributu figuren araberako xehetasuna

16. grafikoa. Tributu bilketa likidoa. Portzentajea zuzeneko kudeaketa - zerga doikuntzak