4.4 BEZaren estatistikak

Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean argitaratutako estatistiken “ZERGAK” apartatuan aurkezten dira zergadun kopuru handiagatik adierazgarriak diren eta aitortutako informazioaren desagregazio handiagoa eskaintzen duten zergei dagozkien eragiketa estatistikoak.

BEZaren estatistikak 2010eko zergalditik ematen dira argitara, Nafarroako Estatistika Institutuaren Plan desberdinak betez.

 

Informazio-iturria:

Nafarroako Foru Ogasunaren aurrean zergaldi bakoitzerako aurkeztutako BEZ aitorpenak, bai tributua Nafarroari bakarrik dagokionean, bai tributua Nafarroari eta beste lurralde bati edo gehiagori dagokienean ere (kopuru erlatiboari dagokion tributua, lurralde bakoitzean egindako eragiketen arabera).

Estatistikek zergaldi bakoitzean aurkeztutako aitorpen guztiei zegozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuen ustiapena egiten den egunean aitorpenen erregistroek duten egoeraren arabera. Zergaldiari dagozkion aitorpenak hartzen dira, hiru hilean behin edo hilero aurkeztu beharrak diren, berdin.

Zergaldietako informazioaren konparazio homogeneo bat egiteko, datuen ustiapena modu estatikoan egiten da, oro har, (n+2) urteko martxoan, (n) aldagaia dela estatistikak jasotzen duen zergaldia.

 

Aldizkakotasuna

BEZaren estatistikak urtero argitaratzen dira.

2020ko maiatzean argitaratuko dira 2018ko zergaldiari dagozkion BEZ estatistikak.

Hemen kontsulta daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/ESTADISTICAS+IVA.htm

<0}