2.2 Bilketa integratua

Nafarroako Foru Ogasunak kudeatutako bilketa integratua, guztira, 5.508.404,99 mila eurokoa izan da, hau da, 2018koa baino % 7,9 handiagoa.

Ondorengo koadroan azaltzen da bilketa integratua tributu figuren arabera.

12. taula. Tributu bilketa integratua. Tributu figuren araberako xehetasuna.

Bilketa integratuaren % 41,4 zuzeneko zergetatik heldu da, % 58,0 zeharkako zergetatik, eta % 0,6 tasetatik eta bestelako diru-sarreretatik, eta banaketa hori 2018koaren oso antzekoa da.

Urte arteko konparatiboak ez du analisi homogeneoa egiteko aukerarik ematen, 2018ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zelako BEZari buruzko Informazioa Berehala Emateko (SII-IBE) zerbitzua, eta horrek egutegi fiskalean eragina izan zuen, besteak beste, BEZaren, Laneko Atxikipenen edo Kapitalaren Atxikipenen kasuetan, eta gertatu zen, kasurako, 2018an 11 hilabetetan izan zirela hileko sarrerak, eta 2019an, berriz, 12 hileko sarrerak.

  • Osagai nagusia, beste urte batez, BEZaren zuzeneko kudeaketaren bilketari dagokio, 1.464.528,62 mila eurorekin, guztiaren % 26,6 egiten baitu, hau da, % 4,4 handitu da, urte arteko balioetan.
  • Horren hurrengo garrantzitsuena laneko atxikipenei dagokie, 1.360.185,95 mila eurokoak baitira, hau da, guztiaren % 24,7 eta beraz, % 11,3ko hazkundea du.
  • Hirugarren lekuan BEZaren eta fabrikazioaren zerga berezien zeharkako ezarpenagatik egindako doikuntzak ageri dira, 1.171.066,61 mila eurorekin; guztiaren % 21,3 dira, eta % 9,5ko hazkundea dute, aurreko urtekoaren aldean.
  • Zerga berezien zuzeneko kudeaketak ekartzen dituen diru-sarrerak, guztira, bilketa integratu osoaren laugarren lekuan mantentzen dira, eta % 8,4 dira 463.332,65 mila eurorekin, hau da, 2018ko bilketan baino % 4,2 gehiago.