5.2.2 Informazioa besteren eskura jartzea

Nafarroako Foru Ogasunak jasotako tributu datuen araubide juridikoak horiek inoren eskura jartzeko aukera ematen du, betiere titularrak horretarako baimena ematen badu, eta Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 105. artikuluak aurreikusten dituen kasuetan.

Tributu datuak inoren eskura jartzea justifikatzen da beharrezkoa izaten delako beste administrazio publikoen lana erraztea, beren helburuak ahalik eta modurik eraginkorrenean, eta herritarrarentzako erosotasunik handienaz, haren betebeharra ez baita datu berak aurkeztea organismo desberdinen aurrean.

2019an 528 informazio eskabide jaso eta erantzun dira, ondoko zerrendan ageri diren entitateen aldetik.

  • Epaitegiak eta auzitegiak.
  • Beste Foru Ogasunak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia.
  • Gizarte Segurantzaren organismoak (Diruzaintza Nagusia, Laneko Ikuskatzailetza eta Agentzia Betearazleak).
  • Udalak eta Lurralde edo Erakunde Administrazioko bestelako entitateak, zerga arloko edo laguntza publikoen kudeaketako administrazioaren eginkizunetan ari direnean.
  • Nafarroako Gobernuko zenbait Departamentu; datuak inoren eskura jartzeak interesdunaren baimena duen unetik, Zergen inguruko informazioa emateari buruzko 136/2005 Foru Aginduaren 7.4 artikuluaren arabera.
  • Geserlocal da Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko kideak diren zenbait entitateren diru-bilketa betearazlea egiten duen entitatea.
  • Nafarroako Administrazio Auzitegia: Iruñeko Udalak aparkatzeko txartela ukatu eta errekurtsoa jarri duten zergadunen zerga-egoitzari buruzko informazioa.
  • Kontuen Auzitegia, alderdi eta formazio politikoen kontabilitatea fiskalizatzeko lanaren inguruan, abenduaren 31rako Nafarroako Foru Ogasunarekin dituzten zorrak ikuskatzeko.
  • Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioa: ekimen publikoko entitatea, Nafarroako Gobernuak sortutakoa, erregulartasunez nahi izaten baitu tutela eta kuradoretza ematen dien pertsonen ondasun eta eskubideei buruzko informazioa eta haien PIN zenbakia.
  • Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea, Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, eskubide hori aitortzeko eskaera egiten duten herritarrek aurkeztutako PFEZ aitorpenari dagokionez.

Gainera, 2019an 37 eskabide berri jaso dira, datuak eskuratzeko Nafarroako Foru Ogasunaren sistemetarako sarbidea baliatuz, 2018an 82 izan zirelarik.

Baimendutako erakundeek 210.907 zergadunen gaineko kontsultak egin dituzte 2019an. Hona hemen kontsulten kopuruagatik nabarmentzen diren administrazioen zerrenda:

  • Zerga Administrazioko Estatu Agentzia: 79.959 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 237,91.
  • Eskubide Sozialetako Departamentua: 42.543 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 20,17.
  • Etxebizitza Departamentua: 11.463 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien %5,43.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia: 7.062 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 3,35.
  • Justizia Departamentua: 6.729 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 3,19.
  • Foruzaingoa: 6.531 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 3,10. 
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala: 3.734 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 1,77.