3.2.5.2 Kexak

Gaur-gaurkoz, ez dago kexak aurkezteko berariazko kanalik, ez eta horien tratamendu sistematizatua egiteko prozedurarik ere. Ahoz jaso daitezkeen kexuez gain, Erregistroan aurkezten diren instantzien bidez jasotzen dira, Ezkirotz 16ko bulegoetan nahiz lurralde bulegoetan horretarako berariaz jarritako buzoietan, edo email bidez, herritarrek horretarako erabiltzen ahal dutelako Nafarroako Foru Ogasunaren buzoi orokorra.

2019an, Laguntza Teknikoa eta Entitate Laguntzaileen Atalean 8 kexa jaso dira Administrazio Erregistroaren bidez. Eman dituzten arrazoiak honako hauek izan dira:

  • 4 jaso duten trataeragatik.
  • 2 langile gutxi ari dela uste dutelako.
  • 1 arreta telefonikoarekin lotutakoa.
  • Bestelakoak.

Laguntza Atalak, berriz, hamar kexa baino gutxiago jaso ditu, operadoreei buruzko kexak alde batera utzita, gai hauen ingurukoak:

  • Kanpoko kutxazainaren funtzionamendua.
  • Zain egondako denbora.
  • Zain luze egon beharra.
  • Iruñean beste bulego bat ireki beharra.