5.3 Parte hartzea Mahaietan. Batzordeak. Komiteak. Planak

Nafarroako Foru Ogasunak erakundeekiko dituen harremanak, batez ere, hainbat batzorde, komite, mahai, plan eta abarretan parte hartuz gauzatzen dira. Lankidetza hori antolamenduaren hainbat mailatan garatzen da, besteak beste, kudeaketan, unitate espezializatuetan edota zerbitzuetan.

Guztiak aletzeko asmorik gabe, bidezkoa da hemen aipatzea 2019an gune horietan izandako parte hartzea:

  • Nafarroako Parlamentuak iruzur fiskalari aurre egiteko borrokarako sortutako batzordea.
  • Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordea.
  • Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren eta Nafarroako Foru Ogasunaren artean informazioa zerga helburuetarako trukatzeko eratutako lankidetza hitzarmenaren koordinazio eta jarraipeneko batzordea.
  • Informazioa zerga helburuetarako trukatzeko EAEko Foru Aldundiekiko eratutako lankidetza hitzarmenaren koordinazio batzordea.
  • Nafarroako Gobernuaren parte hartzea ECOFIN kontseiluan prestatzen laguntzea.
  • Balorazio txostenak onartzeko batzorde mistoetako lehendakaritza eta partaidetza.
  • Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko partaidetza eta egoitza.
  • Nafarroako Gobernuaren ordezkaria Udaletako muga-auzietako batzordeetan.
  • Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseilua.
  • Toki Araubideko Foru Batzordea.
  • Nafarroako Estatistika Kontseilua.
  • Klima aldaketaren aurkako batzordea Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.
  • Gazteriaren eta Genero Berdintasunaren departamentu arteko batzordeak
  • Nafarroako Gobernuaren beste hainbat Departamentuekiko esku-hartzeak askotariko gaietan, esaterako, Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzeko azterketa; jakinarazpen elektronikoaren ezarpena; etxebizitzaren errentamendua sustatzeko kenkari fiskalak; Nafarroako Merkataritza Kontseiluan parte hartzea; B.I.D edo Ekonomia Sustapeneko Eremuen araudiaren prestaketan parte hartzea;  
  • Nafarroako Kooperatiben Kontseiluan parte hartzea.