3.2.2.2 Euskarri informatikoei buruzko arreta telefonikoa 

Nafarroako Foru Ogasunak telefono bidezko arreta zerbitzua jartzen du zergadunen eskura, aitorpenak aurkezteko sistema desberdinen euskarri informatikoei buruzko kontsultak argitzeko. Eginkizun hori Tracasa Instrumental SL enpresak betetzen du, oro har ordutegi honekin:

  • Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 17:30etara, uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean izan ezik, eta urtarrilaren 2tik 5era eta abenduaren 24tik 31ra bitartean 8:30etatik 15:00etara.
  • Ordutegiaren luzapena:
      • 17:30etatik 20:00etara: Hiruhileko aitorpenak eta Sozietateen Zerga aurkezteko borondatezko lau epeetako bakoitzaren azkeneko egunaren aurreko hiru egunetan.
      •  17:30etatik 24:00etara: Aurreko paragrafoan aipatutako epeetako bakoitzaren azkeneko egunean.

2019an 42.329 dei jaso dira, 2018an baino gehiago, 37.357 izan baitziren orduan; horietatik 40.386 erantzun ziren guztira (aurreko urtean 35.108), hau da, sartutako dei guztien % 95,41eko portzentajea, aurreko urtean baino gehiago (% 93,96).

Izapidetutako gertakarien kopurua 38.825ekoa izan zen, 2018an 33.759 izan zirelarik. Beraz, gertakari bati erantzuteko 1,04 dei behar izan dira, aurreko urtean baino pixka bat gutxiago (1,14).