3.5.2 Enpresa Handiekiko Arreta

Nafarroako Foru Ogasunak Enpresa Handiei berariazko arreta eskaintzen die, Nafarroako Foru Komunitateko zergadun nagusiak baitira, ikuspuntu kuantitatibo nahiz kualitatibotik.

Ondorio horietarako, Enpresa Handitzat jotzen dira BEZaren ondorioetarako 9.000.000 euroko bolumena gainditzen duten enpresak - 3.942 ziren 2019an -, eta orobat, tributuak administrazio batekin baino gehiagorekin betetzen dituzten enpresak, lurralde bakoitzean egindako eragiketen bolumenaren proportzioan, edo Zerga Kontsolidazioaren Araubidean, Sozietateen gaineko Zergan, edo BEZaren kasuan, Entitateen Taldearen Araubide Berezian.

Enpresa Handiekiko arretaren jarduera nagusiak hauek izan dira:

  • Tributuen inguruko laguntza eta argibideak, telefono bidezko kontsultak, posta elektroniko bidezkoak eta tributu kontsulta idatzizkoak erantzuten.
  • Haien tributu aitorpenen kudeaketa eta tributu betebeharrak betetzen dituztela kontrolatzea.
  • Hitzarmen Ekonomikoa enpresa handietan nola aplikatzen den gainbegiratzea.
  • Enpresa handietan eragina duten enpresa-berrantolaketarako eragiketen edo bestelako araubide berezien inguruko espedienteak aztertzea eta izapidetzea.
  • Enpresa handien arloan beste tributu administrazio batzuekin izaten diren harremanen koordinazioa, erakundeko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.