2.4.4 Sozietateen gaineko Zergaren ondoriozko diru-sarreren bilakaera

Sozietateen gaineko Zergaren diru-sarrera, guztira, % 42,3 handitu da 2018koaren aldean, 274.008,21 mila eurora iritsi baita, baina murrizketa hori osagaien arabera aztertu behar da ondorioztatzeko bilketa, balio homogeneoetan, % 15,7 hazi dela.

  • Kapitalaren errenten gaineko atxikipenetan ere, PFEZan bezala, eragina izan du zerga egutegiaren aldaketak, eta 2019an 12 hilabete bildu dira, aurreko urtean 11 hilabete bildu zirelarik. Horrek % 6,5eko hazkundea ekarri du haien bilketan.
  • Sozietateen gaineko Zergaren bilketaren osagai nagusia SZaren konturako ordainketak dira, hau da, zerga horren bilketa osoaren % 51,1. 2019an bilketa likidoak % 9,6ko murrizketa izan du, batez ere, asko murriztu zelako zergadun seinalatu batek urriko mugaeguna iritsita egin zuen zatikako ordainketaren balioa.
  • Sozietateen Zergaren kuota diferentzialak, balio likidoetan, % 42,3ko hazkunde handia izan du. Horren arrazoia izan da, batez ere, 2019an itzuli direla 2018ko Sozietateen Zergaren Kanpainako kuota negatiboak; aurreko urtean, berriz, Sozietateen Zergaren 2016ko kanpainari -urtarrilean- eta 2017ko kanpainari -azaroan eta abenduan- zegozkien kuota negatiboak itzuli ziren. Horregatik, itzulketak 2018an 166.196,86 mila euro izatetik, 2019an 109.921,08 mila euro izatera igaro dira.

Balio integratuetan, lehen hurbilpen batek eskaintzen digun ondorioa da tributu horren bilketan ere hazkunde handia izan dela, 2018an 166.857,8 mila euro biltzetik, 2019an 204.526,12 mila euro biltzera igaro baita, hau da, 37.668,31 mila euro gehiago eta, beraz, % 22,6ko hazkundea.