3.2.1.2 Tributuei buruzko arreta teknikoa Iruñeko bulegoan

Arreta Tekniko eta Entitate Laguntzaileen Ataleko langileek 2019an emandako arreta kopurua 18.409koa izan zen.

Batez ere, PFEZ eta Ondarea izan ziren kontsulta gai arruntenak, guztien % 36,46 izan baitziren, eta BEZa ere bai, kontsulten % 22,83rekin.

Horien ondoren, Ondare Eskualdaketaren gaineko Zergari, Egintza Juridiko Dokumentatuei eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arretak izan ziren ugarienak, guztien % 15,82arekin, 2018koaren oso antzera (% 15,07).

Arreta horiek gehienak (17.809) Ogasuneko Kudeatzaileek eman dituzte leihatilan, eta gainerakoak (600) hitzordua aldez aurretik emanda egin dira, 130/2009 Foru Aginduaren bidez onartutako Kanpoko Lankidetza Akordioa sinatu duten Entitate Laguntzaileei arreta berezitua ematen dien unitatearen eskutik.

Arreta horiek eskatu zituzten zergadunak, guztira, 16.880 izan ziren, aurreko urtekoaren oso antzeko kopurua (16.732).

Beste alde batetik, Entitate Laguntzaileen Unitateko langileek entitateen 600 kontsulta egin zituzten aldez aurretik hitzordua emanda, 2018an baino % 2,40 gehiago.

Eguneko, batez beste, 72 zergaduni eman zitzaien arreta, aurreko urtean baino ia % 6 gehiago. Arretan gorabeherak ere izan ziren, alde handi samarrekin, esaterako, urtarrilean eguneko 96 pertsona izan ziren, otsailean eta apirilean 79 lagun, abuztuan 58 lagun eguneko, eta maiatzean, ekainean eta azaroan, berriz, 63 lagun eguneko.

22. grafikoa. Arreta jaso duten pertsonen bilakaera denboran. Tributuei buruzko aurrez aurreko arreta teknikoa 2009-2019

Esperoan eta arretan emandako denborak

Zergadunen % 73,49ek 20 minutu baino gutxiago eman behar izan dituzte arretaren zain.

Esperoan egoteko batez besteko denbora, urte osoan, 13 minutu eta 58 segundokoa izan zen, aurreko urtean baino gutxiago, orduko batez bestekoa 14 minutu eta 37 segundokoa izan baitzen.

Zergadun bakoitzari arreta emateko denbora ez zen 10 minututik gorakoa izan kasuen % 73an, aurreko urtean % 66,14koa izan zelarik.

Arreta emateko batez besteko denbora 9 minututik beherakoa da, aurreko urteen antzera.

23. taula. Aurrez aurreko arreta kopurua 2019 kontzeptuen arabera

Guztira, emandako arreta guztiak batuz gero, emaitza da urtean 164.837 zergadun iragan direla Ezkirotz 16 kaleko bulegotik, alegia, egunean, batez beste, 667 lagun.

Zailtasunak daude entitate laguntzaileetan mostradorean arreta jaso duten pertsonen kopurua jakiteko.