3.5.4 Lur ondasunak

Lur-ondasunen Erregistroarekin eta Tasazioarekin lotutako jarduketa nagusiak hauek izan ziren:

  • Lur-ondasunen Erregistroko oinarrizko datuak eguneratzeko prozedurak.
  • Datuak Nafarroako Zerga Ogasunak egindako ikuskapenaren ondorioz aldatzeko prozedura.
  • Inskribatutako titulartasuna edo mugaketa grafikoa zuzentzeko eskaera egiteko prozedurak.
  • Lurzatien planoaren udal eremu zehatz bateko oinarrizko datuen berritze kolektiboa egiteko prozedura.
  • Lur-ondasunen Erregistroko doikuntza teknikoak.
  • Udalen balorazio txostenak izapidetzea.
  • Udalen gainetiko erakundeen balorazio txostenak izapidetzea.
  • Balorazio Txostenen Erregistroa.
  • Lur-ondasunen Zerbitzuaren subrogazioa.
  • Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako ondasun higiezinen balioa eta katastroko balioa onestea.
  • Baloraziorako xedapen orokorrak onestea.
  • Ondasun bereziak kalifikatu eta deskalifikatzeko prozedurak.
  • Ondasun bereziak baloratzeko prozedura.
  • Lur-ondasunen Erregistroko datu-basean bide informatiko edo telematikoetatik zuzeneko kontsulta egiteko sarbidea onartzeko/ukatzeko prozedura.
  • Datu babestuak eskuratzeko prozedura.
  • Egiaztagiriak eta bestelako agiri normalizatuak ematea.
  • Zehapen-espedienteak izapidetzeko prozedura.
  • Nafarroako Lur-ondasunen Artxibo Historikoarekin lotutako lanak.
  • Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiari sostengu administratiboa emateko lanak.
  • Higiezinen baloraziorako irizpenak egiteko prozedura orokorra.
  • Merkatuko laginak jaso eta balioak zenbatesteko eredu estatistikoak prestatzeko prozedura.
  • Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 143.5 artikuluaren inguruko txostenak eta bestelako txosten ez lotesleak.
  • Arestiko prozeduren inguruko errekurtsoen ebazpena.
  • Lur-ondasunen Erregistroaren eta Jabetza Erregistroaren arteko koordinazioa.

Jarduketa horien daturik adierazgarrienak ondoko koadro hauetan jaso dira:

55. grafikoa. Nafarroako katastro-balio osoaren bilakaera denboran. Lurzati kopurua. Unitate kopurua. Katastro-balioa.

56. grafikoa. Tasatutako higiezinen kopuruaren bilakaera denboran.

57. grafikoa. Onartutako balorazio-txostenen kopuruaren bilakaera denboran

58. grafikoa. Nafarroako desjabetzeen Epaimahaian alta emandako espedienteen kopuruaren bilakaera denboran.

Gainera, gogora ekarri behar da Nafarroako Estatistika Planek jasotzen dutela “Nafarroako Lur-ondasunen Ikuspegia” izeneko eragiketa estatistikoa; eragiketa, funtsean, Nafarroako katastroaren errealitatea agertzen duten datu-multzo bat grafiko eta testuetan ematea da, eta urtero argitaratzen da 1990tik.

Bestalde, zergadunaren arretaren eremuan, bulegoan aurrez aurre egindako arreten kopurua aurkezten da.

Arlo horretan bertan, azpimarragarria da internetek eragin handia izan duela lurzati-zedulak emateko jardueran, bulegoan aurrez aurre eskatutakoen gainetik.

Zergadunaren arretarako zerbitzu horiei dagozkien datuak ondoko koadro honetan jaso dira:

59. grafikoa. Lur-ondasunen gaineko aurrez aurreko arreten kopuruaren bilakaera denboran

60. grafikoa. Emandako lurzati-zedulen kopuruaren bilakaera denboran. Izapidetze bidearen arabera