3.2.3.1 Tributuei buruzko kontsulten arreta posta elektroniko bidez

Kontsultak erantzuteko bide hau gero eta gehiago erabiltzen da. Gehien erabiltzen den sasoia, aurreko urteetan bezala, apirila eta maiatzekoa izaten da.

Urte osoan jasotako email kopurua 21.856koa izan zen. Kopuru horretatik, Zergadunari Laguntza eta Argibideak emateko Zerbitzuan 14.699 erantzun dira, guztira, (% 67,25), eta gainerakoak bideratu behar izan dira.

Jasotako email guztietatik, 7.057 entitate laguntzaileetzat gaitutako buzoi berezian jaso ziren, alegia, bide horrek hazkunde handia izan du, % 53,81 aurreko urtearen aldean, orduan 4.588 email jaso baitziren.

Hurrengo koadro hauetan era grafikoan ikus daiteke bide horretatik egiten diren arreta-eskaeren joera.

27. grafikoa. Posta elektronikoaren bidezko arretaren bilakaeraren grafikoa