3.3.1.1 Zergadunarentzako zerbitzuak

Zergadunari eskaintzen zaizkion zerbitzuak hauek dira:

  • Informazio zerbitzuak
  • Zergen gaineko legeria eta ebazpenak, bai Nafarroako Auzitegi Ekonomiko Administratiboak, bai Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordeak emandakoak.
  • Arau argitaratu berrien gaineko azalpenezko dokumentuak eta izapidetzen ari diren proiektuetarako sarbide zuzena.
  • Zerga desberdinen kudeaketa atalek kontsulta ohikoenei buruz ematen dituzten aplikazio-irizpideak eta erantzunak.
  • Zerga desberdinei buruz izaten diren galdera ohikoenak.
  • Zergadunaren egutegia.
  • Izapide ohikoenetan aurkeztu beharreko dokumentazioa eta jarraitu beharreko urratsak.
  • Laguntza-programen erabilera, inprimakiak betetzea eta ordaintzeko moduak argitzeko eskuliburuak.
  • Ekintzaileentzako, enpresa txiki eta ertainentzako eta mugako langileentzako informazio-liburuxkak.
  • Iruzurraren aurkako 2016-2019 plana: Planean jasotzen diren neurriak, parte hartzeko tresnak eta proposamenak azaltzea.
  • Zerga nagusien eta diru-bilketaren gaineko estatistikak.
  • Atal bereziak SILICE, SIANE, eta abarrei buruz.

  • Tresna informatikoak, zergadunek hainbat izapide online egin ahal izan ditzaten. Nafarroako Foru Ogasunaren ardura da haren bidez eskura daitezkeen zerbitzuak eta informazioak osoak, egiazkoak eta eguneratuak izan daitezen.
  • Zerga nagusien aitorpenak egiten laguntzeko programak.
  • Aitorpenen aurkezpena eta ordainketa telematikoak egiteko aukera ematen duten inprimaki elektronikoak.
  • Aurkeztutako aitorpenen kontsulta.
  • PFEZaren kanpainarekin lotutako zerbitzuak: dagozkion itzulketen egoera kontsultatzea, aitorpenak egiteko hitzordua aldez aurretik hartzea, PFEZaren aitorpenean ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko simulatzailea.
  • PFEZaren konturako zatikatzeen proposamenekin lotutako zerbitzuak (130 eredua): Helbideratzeari uko egitearen eta atzera botatzearen inguruko kontsultak eta kudeaketa.
  • Diru-bilketarekin lotutako zerbitzuak: bide arruntean nahiz betearazpen-bidean diren ordainketak geroratzeko eskabideak, ordainketen eta itzulketen banku-helbideratzea, tributuen konturako diru-sarrerak, kredituen enbargoen eginbideei erantzutea, hartzekodunen konkurtsoaren komunikazioa.
  • Nafarroako Foru Ogasunaren entitate laguntzaileekin lotutako zerbitzuak.
  • Eskabideak, frogagiriak, idazkiak eta komunikazioak aurkezteko Erregistro Telematikoa.
  • Eredu informatiboetako akatsen kudeaketa.
  • Lurzati-zedulak eta haiekin lotutako zerga datuak lortzea.
  • PIN zenbakiaren kudeaketa (online eskatzea eta aldatzea).
  • Ziurtagiriak eskuratzea.
  • Aitorpenen inprimakiak eskuratzea.
  • Egiaztapen Kode Seguruarekin egindako ziurtagiriak edo bestelako agiriak egiaztatzea.
  • Zerga arloko salaketak.

Lehen aipatutako zerbitzuetako batzuek egiaztapena egiteko PIN zenbakia onartzen dutela kontuan hartuta, 21.510 gutun bidali zaizkie zenbaki hori web aplikazioaren bidez eskatu duten herritarrei; zenbaki horrek % 18,94ko jaitsiera erakusten du, 2018an bidali ziren 26.412 gutunen aldean. Jaitsiera hori lotuta dago beste hainbat nortasun-egiaztagiri, esaterako Sinadura elektronikoa edo Kl@bea, gehiago ematearekin.

Erabiltzailearen sinadura digitala eskatzen duten izapideak egiteko, webgunean ematen den zerrendan aipatzen diren ziurtapen-entitateek ematen dituzten ziurtagiriak erabil daitezke.

Nafarroako Foru Ogasuna FNMTk emandako sinaduren ziurtapen-entitatea da, eta 2019an, guztira, 6.400 eman ditu eta, horrenbestez, gure bulegoetan aurreko urteetan emandako ziurtagiriak gehitzen baditugu, errolda metatuan, guztira, 40.490 indarreko sinadura ditugu.

Kopuru horri gehitu behar zaizkio 2019ko maiatzaz geroztik izapidetu diren Kl@be ziurtapenak, hau da, 3.459 ziurtapen gehiago.