1.4 Egitura organikoa

Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendaritza organoak hauek dira:

  • Gobernu Kontseilua.
  • Zuzendari kudeatzailea.

Gobernu Kontseilua honako hauek osatzen dute:

  • Lehendakaria: Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko kontseilaria.
  • Kontseiluko kideak:
    • Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.
    • Aurrekontuaren zuzendari nagusia.
    • Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.
    • Informatika eta Telekomunikazio zuzendari nagusia.

Gobernu Kontseiluak hainbat eginkizun ditu NFOaren aurrekontuak gainbegiratzeari eta jarduketa plan nagusiei dagokienez. Kudeaketa arloaren eginkizunak, berriz, zuzendaritza, derrigorrezko diru-bilketaren kudeaketa, entitatearen ordezkaritza, kontratuak sinatzea, langileen zuzendaritza eta erakundearen eguneroko jarduerarekin lotutako beste hainbat dira.

2019an, Kudeaketa arloaren organigrama haren menpeko zuzenak diren 9 zerbitzuk osatzen dute. Zerbitzu horiek ere sekzio desberdinetan egituratuta daude, ondoko grafikoan deskribatzen den moduan.