3.5.5 Ondarearen gaineko tributuak

 

Atal honek biltzen ditu Oinordetzaren eta Dohaintzen gaineko Zergaren eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kudeaketarekin eta bilketarekin lotutako jarduketak.

Arlo honen jardueraren zati bat Memoria honen 3.4.3 Tributu kontrolerako Kudeaketa arloak egindako jarduketak puntuan jaso da.

Beraz, puntu horretan jaso ez diren gainerako jardueren artean, aipagarria da Oinordetzaren eta Dohaintzen gaineko Zergan eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan kudeatutako aitorpenen kopurua ugaria.

Oinordetzaren eta Dohaintzen gaineko Zergaren kudeaketan “likidazioa” aurkeztu beharrean “autolikidazioa” aurkezteak bilakaera handia izan duenez, 2009 eta 2019 bitarteko kudeaketa aurkezten da, bi modalitateak bereizita.

Bestalde, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan, nabarmena da jaitsiera handia izan dela 2009tik 2016ra bitartean aurkeztutako aitorpenen kopuruan, koiuntura ekonomikoaren eraginez, baina azken bi urteetan % 12,14ko hazkunde aipagarria izan da, 2016koaren aldean.

Jarduketa horren datuak ondoko koadro hauetan jaso dira:

61. taula. Oinordetzaren eta Dohaintzen gaineko Zergaren likidazio kopuruaren bilakaera. “Likidazioa-autolikidazioa”

62. grafikoa. Ondare Eskualdaketaren eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergaren aitorpen aurkeztuen kopuruaren bilakaera