4.3 Sozietateen gaineko Zergaren estatistikak

Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean argitaratutako estatistiken “ZERGAK” apartatuan aurkezten dira zergadun kopuru handiagatik adierazgarriak diren eta aitortutako informazioaren desagregazio handiagoa eskaintzen duten zergei dagozkien eragiketa estatistikoak.

Sozietateen gaineko Zergaren estatistikak 2009ko zergalditik ematen dira argitara, Nafarroako Estatistika Institutuaren Plan desberdinak betez.

 

Informazio-iturria:

Nafarroako Foru Ogasunaren aurrean zergaldi bakoitzerako subjektu pasiboek aurkeztutako aitorpenak, bai tributua Nafarroari bakarrik dagokionean, bai tributua Nafarroari eta beste lurralde bati edo gehiagori dagokienean ere (kopuru erlatiboari dagokion tributua, lurralde bakoitzean egindako eragiketen arabera).

Estatistikek zergaldi bakoitzean aurkeztutako aitorpen guztiei zegozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuen ustiapena egiten den egunean aitorpenek duten egoeraren arabera.

Zergaldietako informazioaren konparazio homogeneo bat egiteko, datuen ustiapena modu estatikoan egiten da, oro har, (n+2) urteko martxoan, (n) aldagaia dela estatistikak jasotzen duen zergaldia, eta (n+1), berriz, (n) zergaldiari dagokion aitorpena aurkeztu deneko urtea.

 

Aldizkakotasuna

Sozietateen gaineko Zergaren estatistikak urtero argitaratzen dira.

2020ko maiatzean argitaratuko dira 2018ko zergaldiari dagozkion Sozietateen gaineko Zergaren estatistikak.

Hemen kontsulta daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/Impuestossociedades.htm