3.5 Bestelako jarduketak tributuen kudeaketan eta bilketan

Tributuen kudeaketaren arloan, tributu kontroleko jarduera bi aldetara gauzatzen da: zergadunari laguntzea bere tributu betebeharrak borondatez bete ditzan, eta betetze horren ikuskapena eta egiaztapena.

Memoriaren puntu honetan aurkezten da tributu kudeaketaren arloaren jarduera zergadunari laguntzeko atalari dagokionez, ikuskapen eta egiaztapenari dagokion jardueraren emaitzak Memoriaren 3.4.3 puntuan “Tributu kontrolerako Kudeaketa arloak egindako jarduketak”. aurkezten direlako.

Eta zergadunari laguntzeko atalean, aipagarriak dira tributu kudeaketaren organoen jarduketa ildo hauek:

  • Kontsulta fiskalen alderdi teknikoei arreta ematea, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik, eta tributu arloko kontsultak izapidetzea eta ebaztea.
  • Tributu aitorpenak egiteko inprimaki, eskabide, eskuliburu eta laguntza-programak diseinatu eta egiteko ekimena.
  • PFEZ eta Ondarearen gaineko Zergaren kanpainaren kudeaketa, hala nola aldian-aldian ordaindu beharreko zergen beste hainbat kanpaina, besteak beste, Sozietateen gaineko Zerga.
  • Tributu aitorpenen ikuskapen eta egiaztapenerako kontrolen diseinua.
  • Tributu kudeaketaren organoek emandako egintzen aurka jarritako aurkaratzeak eta berraztertzeko errekurtsoak izapidetzea eta ebaztea.
  • Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak izapidetzea eta ebazpen proposamenak egitea.
  • Fabrikazioaren gaineko Zerga Berezien kontu-hartze lanak.

Zerga arloko kontsulten arretari dagokionez, kontuan izan behar da ezen, Zergadunari Laguntza eta Argibideak emateko Zerbitzuak erantzuten dituenez gain, beste hainbeste erantzuten dituztela Kudeaketaren arloko hainbat unitatek, hain zuzen ere, Sozietateen gaineko Zergaren Atalak, ez-egoiliarren errentari buruz eta saltoki handiei buruz, Enpresa Handien Atalak eta Zerga Berezien eta beste hainbat tributuren Atalak.

3.5.1 PFEZren eta Ondarearen gaineko Zergaren kudeaketa

3.5.2 Enpresa Handiekiko arreta

3.5.3 BEZaren itzulketak

3.5.4 Lurralde ondasunak

3.5.5 Ondare tributuak

3.5.6 Diru-bilketaren jarduerak borondatezko aldian