6.1 Planifikaziorako tresnak

Nafarroako Foru Ogasunaren planifikazioa, batez ere, Nafarroako Gobernuak 2016ko urriaren 26ko erabakiaren bidez onartu zuen Iruzur Fiskalaren aurkako Borrokarako 2016-2019 Planean jasoa dago.

Plan horrek 220 neurri jasotzen ditu, jarduketarako 11 esparrutan banatuak, eta haietan bilduz tributu desberdinen kudeaketa, ikuskapena, diru-bilketa, araudia, informazio sistemak, zergadunarekiko laguntza eta NFOren baliabideen antolakuntza. Kontsultarako eskuragai dago erakundearen web atarian. (http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/PLan+lucha+fraude.htm)

Gainera, urtero onartzen da Tributu Kontrolerako Plan bat, ekitaldi horretarako. 2019ko ekitaldirako plana Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2019ko ekainaren 14an (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2019/115/15/). Han ezagutarazi ziren planaren oinarrian ziren irizpide orokorrak, eta jarraibide orokorrak ezartzen ziren, tributuen kudeaketa, ikuskapena eta diru-bilketa faseetan gauzatu beharreko jarduketak koordinatzeko.