3.5.6 Diru-bilketaren jarduerak borondatezko aldian

 

Diru-bilketaren jarduera bereiz daiteke borondatezko aldia den edo derrigorrezko bilketaren fasea den kontuan hartuta.

Derrigorrezko bilketaren faseari dagozkion jarduketak Memoria honen “3.4.4 Tributu kontroleko jarduketak Derrigorrezko bilketaren fasean” puntuan aurkezten dira.

Borondatezko aldiari dagozkion jarduketak, balio globaletan, itzulketen eta geroratzeen jardueran islatzen dira.

2019an egindako itzulketen kopurua 302.000koa izan zen, eta % 2,3ko murrizketa adierazten du, 2018koaren aldean.

2019an izapidetutako tributu geroratzeak 22.000 izan ziren. Gutxiago izan dira geroratzeko eskaerak, eta geroratze horien zenbatekoa ere txikiagoa izan da, 2018an baino.

Datu horiek ondoko koadro hauetan jaso dira:

63. taula. Gauzatutako zerga itzulketen kopurua

64. taula. Izapidetutako geroratzeen kopurua

65. taula. Geroratzeko eskaerak

 

Diru-bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileek emandako laguntzari dagokionez, ez da aldaketa handirik izan entitateen kopuruan.

Diru-bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileei dagozkien datuak “5.4 Zergadunarentzako zerbitzuen entitate laguntzaileak” apartatuan aurkezten dira.