3.4 Tributu kontrola

Nafarroako Foru Ogasunak, Nafarroako tributu sistemaren aplikazioaren erakunde arduraduna izanik, ahaleginak egin behar ditu tributuen bilketa zuzena eta eraginkorra izan dadin. Horretarako, haien jarduketen helburua da, laguntzea bezainbat, tributu betebeharrak betetzen direla kontrolatzea.

Tributu kontrolaren emaitzak nahitaez begiratu eta ebaluatu behar dira, Zerga Iruzurraren aurkako Neurriei buruzko 14/2013 Foru Legearen Seigarren Xedapen Gehigarriaren arabera.

Horrenbestez, lege horrek agintzen duelako, eta Nafarroako Foru Ogasunarentzat garrantzia handia duelako emaitzen ebaluazioak, hainbat hobekuntza egin dira tributu kontroleko jarduketei buruzko informazioaren ustiapenari eta aurkezpenari dagokienez.

  • Terminologia: “Tributu kontrolaren emaitzak”, esapidean eremu zabalago bat jaso nahi da, “Zerga iruzurraren aurkako borrokaren emaitzak” ideiari dagokiona baino.

  • Arloak: Tributu kontrolaren emaitzek hiru arloko jarduketak biltzen dituzte: Ikuskapena, Kudeaketa eta Diru-bilketa.

  • Jarduerak: Tributu Kontrolaren emaitzetan kontroleko jarduketa guztien emaitzak biltzen dira, hau da, zuzeneko emaitzak, emaitza induzituak eta ikuskapen edo kudeaketa arloetako “bestelako jarduketetatik” eratortzen direnak, helburua Nafarroako zergen ordainarazpenerako Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako irizpideak eta konexio puntuak zuzen aplikatzea dela (tributua Nafarroari bakarrik dagokion edo beste Tributu Administrazioren batekin partekatzen den, egoitza fiskalaren eta zifra erlatiboaren arabera).

  • Metodologia: Zuzeneko ustiapenak egin dira Nafarroako Foru Ogasunaren datu-baseen aurka, datuak ateratzean automatizaziorik handiena lortzen saiatuz, kalitatea eta konparatzeko aukera bermatzeko informazioaren denboran.