4.1 PFEZaren estatistikak

Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean argitaratutako estatistiken “ZERGAK” apartatuan aurkezten dira zergadun kopuru handiagatik adierazgarriak diren eta aitortutako informazioaren desagregazio handiagoa eskaintzen duten zergei dagozkien eragiketa estatistikoak.

PFEZaren estatistikak 2009ko zergalditik ematen dira argitara, Nafarroako Estatistika Institutuaren Plan desberdinak betez.

Horrez gain, 2018ko zergalditik, PFEZaren estatistikak Nafarroako Udalen arabera sailkatuta argitaratzen dira.

 

Informazio iturria:

Nafarroako Foru Ogasunaren aurrean zergaldi bakoitzean aurkeztutako PFEZ aitorpenak.

Estatistikek zergaldi bakoitzean aurkeztutako aitorpen guztiei zegozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuen ustiapena egiten den egunean aitorpenek duten egoeraren arabera.

Zergaldietako informazioaren konparazio homogeneo bat egiteko, datuen ustiapena modu estatikoan egiten da, oro har, (n+2) urteko martxoan, (n) aldagaia dela estatistikak jasotzen duen zergaldia, eta (n+1), berriz, (n) zergaldiari dagokion aitorpena aurkeztu deneko urtea.

 

Aldizkakotasuna

PFEZaren estatistikak urtero argitaratzen dira.

2020ko maiatzean argitaratuko dira 2018ko zergaldiari dagozkion PFEZ estatistikak.

Hemen kontsulta daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/ESTADISTICAS+IRPF.htm