2.4.5 Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondoriozko diru-sarreren bilakaera.

BEZa 2019an bigarren lekuan dago betiere, likido guztiaren % 33,6 eta 1.324.210,32 mila euroko kopuruarekin, 2018ko bilketaren gainetik % 12,1 hazkundea ekarriz. Bilketa guztiaren % 20,5 zuzeneko kudeaketak ekarritako bilketa likidotik sortzen da, eta % 79,5 Estatuarekiko zerga doikuntzatik.

  • Bilketa integratuak portaera ona izan du, % 4,4 hazi baita urte arteko balioetan, 1.464.528,62 mila eurora iritsita. Nahiz eta, berriro ere, kontuan izan behar dugun, Informazioa Berehala Emateko zerbitzua ezarri ondorengo egutegi aldaketarengatik, 12 hileko kuota jaso direla, eta aurreko urtean 11 kuota jaso zirela.
  • Itzulketak aurreko urtekoen antzeko balio batean geratu dira, NFOk bete baitzuen enpresa txiki, ertain eta handiei itzuli beharreko kuota negatiboak ordaintzeko batez besteko epea murrizteko hartu zuen konpromisoa. Haien balioa 1.193.672,70 mila eurokoa da eta, beraz, % 0,3ko hazkundea ekarri dute.
  • Eragina izan du, halaber, enpresen zifra erlatiboak eragindako gatazka-espedienteekin lotuta Estatuarekin egiten diren bidalketen ohiko jardunbidean; 2018ko abenduan 43,7 milioi euro bidali ziren, eta modu korrelatiboan 19,3 milioi euro jaso behar ziren, eta azkenean 2019ko urtarrilean jaso ziren.
  • Horiekin guztiekin, zuzeneko kudeaketaren ondoriozko bilketak, hau da, bilketa integratutik kenduta egindako itzulketak, % 27,9ko hazkunde positiboa erakusten du, 270.855,92 mila euro jaso baitira.
  • BEZari dagokion zerga doikuntzak 2019ko behin behineko likidazioaren zenbatekoa jasotzen du, 2015-2019rako Koordinazio Batzordeak adostutako metodo berriaren arabera kalkulatuta, eta guztira 1.053.354,40 mila euro batu ditu, urte arteko % 8,6ko hazkundearekin.