3.2.5.3 Eskaerak eta iradokizunak

Gehienak entitate laguntzaileetatik iristen dira, eta funtsean, honako gai hauek aipatzen dituzte, aurrez aurreko arretaren eta telefono bidezko arretaren inguruan:

  • Entitate laguntzaileentzako berariazko telefono haria jartzea, batez ere PFEZ kanpainaren sasoian.
  • Kudeatzaileen plantilla zabaltzea tributuei buruzko arreta teknikoa emateko telefono bidez. 
  • Entitate laguntzaileei beren bezeroen informazioa eskuratzeko, haien PIN zenbakirik ez dutenean, ezartzen dizkieten mugak gutxitzea. Baten baten iritziz, aski izan beharko luke laguntzailearen klabe bat izanda.