5.2.3 Informazio trukeak

Nafarroako Foru Ogasuna erabat kontzientea da nolako garrantzia duen informazio bilketa ona egiteak. Horregatik lotu izan ditu, orain urte batzuetatik hona, beste hainbat administrazio publikorekiko informazio hornikuntza eta trukea egiteko hitzarmenak, dagozkien eskumenak gauzatzen elkarri laguntzeko eta herritarren izapideak errazteko. Hitzarmen horietan jasotzen dira informazio truke masiboen kasuan aplikagarriak diren helburu, eduki, periodikotasun eta segurtasun baldintzak.

Informazio trukerako eta lankidetzarako bestelako formak jasotzen dituzten hitzarmen horietatik aipagarriak dira hauek:

  • Zerga Administrazioko Estatu Agentzia.
  • EAEko Foru Ogasunak.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia.
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala.
  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia.
  • Notariotzaren Kontseilu Nagusia.
  • Erregistratzaileen Elkargoa.
  • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa.
  • Laneko Ikuskatzailetza.
  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Ondoko koadro honetan jasotzen dira indarrean diren hitzarmenak.

68. taula. Lankidetzarako hitzarmen eta akordioen zerrenda eta indarra hartzeko data. 

Era berean, 2019an, auzitegiekiko eta beste zenbait administrazio eta erakunde publikorekiko lankidetzazko jarduketa nagusiak 55 izan ziren.

Ondorengo koadro honetan aurkezten da erakunde horietako bakoitzarekiko jarduketen kopurua.

69. taula. Ikuskapen Zerbitzuak auzitegiekiko eta beste zenbait administrazio eta erakunde publikorekiko lankidetzazko jarduketak 

Bestalde, bidezkoa da ondoko jarduketa hauek aipatzea:

  • Gizarte Segurantzaren informaziorako zuzeneko sarbideak: 98 sarrera.
  • EAEko Foru Ogasunekiko lankidetzak LOTUNE posta seguruaren sistemaren bitartez: 17 lankidetza.