5.4 Zergadunarentzako zerbitzuen entitate laguntzaileak

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluak ezartzen duenez, gizartearekiko lankidetza bermatzeko zergen kudeaketan, Zerga Administrazioak hitzarmenak sinatuko ditu gizarteko, laneko, enpresako edo lanbideetako sektoreak edo interesak ordezkatzen dituzten entitate, instituzio eta erakundeekin.

Horri dagokionez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 29an emandako 130/2009 Foru Aginduak kanpoko lankidetzarako hitzarmena onetsi zuen, hirugarrenen izenean aurkeztu ahal izateko zerga arloko aitorpen, jakinarazpen eta beste agiri batzuk telematika bidez, eta orobat, zerga-zorren ordainketa telematikoa izapidetu ahal izateko. 2019ko abenduaren 31n, Nafarroako Ogasunarekiko lankidetza Akordiora bildu ziren entitateen kopurua, guztira, 3.720koa zen.

Bestalde, 2018ko PFEZaren Kanpainan (2019) 15 entitate laguntzaile parte hartu zuten, eta guztira 538 pertsona operadoreak.

71. koadroa. Entitate laguntzaileen zerrenda eta haietako bakoitzean aritu den pertsona operadoreen kopurua. PFEZaren kanpaina

Memoria honen 3.5.6 Bilketaren jarduerak borondatezko aldian puntuan azaldu denez, diru-bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileek eman duten laguntzaren datuetan ez da aldaketa handirik izan entitateen kopuruari dagokionez, baina ordainketen kopurua eta aplikatutako zenbatekoak, berriz, handitu dira.

Diru-bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileei dagozkien datuak ondoko koadro honetan aurkezten dira:

72. koadroa. Tributuen kudeaketako entitate laguntzaileak. Entitate kopurua. Ordainketa kopurua eta aplikatutako zenbatekoak